Kaixo familiak, ongi etorri gure blog berrira!

2016/11/07

Kaixo Lagunok !!!

Dagoeneko bukatu dugu txanelako lehenengo gaia "Gure txoko kuttuna" bertan Euskal Herriko probintziak eta hiriburuak ikasteaz gain, gure hiria, Gasteiz,  hobeto ezagutzeko aukera paregabea izan dugu. Modu honetan, bertako auzo, kale eta zerbitzuak ezagutu ahal izan ditugu, baita gure auzoa den Lakuabizkarratik paseotxo bat eman ere, Ikusi, ikusi ... primeran pasa genuen !!

 
 
 
 
Orain Euskal Herritik hegazkina hartu eta Egiptora bidaiatuko dugu gure lagun Kleorekin batera.