Kaixo familiak, ongi etorri gure blog berrira!

2016/12/27




EGIPTO


Egipto asko gustatu zitzaigun eta bertako gauza pila bat ikasi genuen: esfingeak, tenpluak, obeliskoak, momiak... 3.mailako geletan erakusketa polit eta dibertigarri bat eraiki genuen dena guk egina eta etxetik ekarritako materialekin sortutakoa. Hemen daukazue argazkitxo batzuk ikusgai.



3 B
 

3 C


Eskolako 5 urteko haurrak ere gerturatu ziren gure lanak ikustera eta pila bat ikasi zuten guk emandako azalpenetatik. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan zen.


3 D


3 A


2016/11/07

Kaixo Lagunok !!!

Dagoeneko bukatu dugu txanelako lehenengo gaia "Gure txoko kuttuna" bertan Euskal Herriko probintziak eta hiriburuak ikasteaz gain, gure hiria, Gasteiz,  hobeto ezagutzeko aukera paregabea izan dugu. Modu honetan, bertako auzo, kale eta zerbitzuak ezagutu ahal izan ditugu, baita gure auzoa den Lakuabizkarratik paseotxo bat eman ere, Ikusi, ikusi ... primeran pasa genuen !!

 
 
 
 
Orain Euskal Herritik hegazkina hartu eta Egiptora bidaiatuko dugu gure lagun Kleorekin batera.

2016/01/22

EGUN ON LAGUNOK!

Ni Kleo naiz, nitaz gogoratuko zaretela espero dut.Oraingo honetan abentura berri bat hasi dugu elkarrekin!
Dakizutenez ni jada EGIPTON nago. Lanagatik bidaiatu behar nintzen baina esan behar dizuet herrialde hau oso polita dela, bitxia!


Istorio pila ditu, FARAOIAK, PIRAMIDEAK, NILO IBAIA, ALEXANDRIAKO LIBURUTEGIA...

                 ZATOZ NIREKIN GOZATZERA!!

2016/01/17

PREBENTZIO NEURRIAK

Xabier, gaia bukatzeko gure burua ondo zaintzeko PREBENTZIO NEURRIAK landu ditugu.
URTE ASKOAN, TXAPELA KASKOAN! ETA KASKOA BURUAN!
TENTUZ JOKATU ETA BIZITZAZ GOZATU!
Hona hemen bukaerako lana:

2016/01/11

POLIGONOAK

Dakizutenez lehenengo hiruhilabetean poligonoak lantzen ibili gara, gutako batzuk mural polita osatu dugu eta guztiekin partekatzea gustatuko litzaiguke.