Kaixo familiak, ongi etorri gure blog berrira!

2015/11/30

EUSKARAREN ASTEA


    EGUERDI ON, ADISKIDEOK!

  Zuen irakasleak jada esango zizuten bezala, aste hau berezia da. 
                 EUSKARAREN ASTEA da!!!

  Abenduaren 3an Euskararen eguna ospatzen da eta Lakuabizkarra eskolan ekintza bereziak egingo ditugu. 

2015/11/28

MATEMATIKA LIBURUA


Hona hemen, gure matematika liburu berria.

Xarpa eta biok espero dugu dibertigarria izatea. 

TXOKO ZURIA "TXOKO KUTTUNA"

AUPA!!

Zuen txoko zuriak ikustera hurbildu naiz eta oso pozik nago zuekin, lan ederra egin duzute. Jarraitu honela!!





2015/11/27

PLANOAK

    Arratsalde on!
    Dakidanez klasean planoak zer diren eta zer aurkitu dezakegun haietan eman duzute jada. Beraz, aurkitu ditudan bi planoen eredu jarriko dizkizuet.

2015/11/25

MOREZ ULUKA

       AZAROAREN 25EKO ADIERAZPENA

Gaur, azaroaren 25a, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna da. Hau dela eta, Lakuabizkarra eskolako ikasleok tratu txarrak jasan dituzten emakume guztiekiko elkartasuna adierazi nahi dugu.

Biolentzia matxistaren ondorioz ez dugu emakume gehiagorik hiltzea nahi, #EZTA BAT GUTXIAGO ERE!!

GENERO INDARKERIARI EZ. Errespetatu eta ondo tratatu munduko emakume guztiak.


2015/11/22

EUSKAL HERRIA

              HONA HEMEN EUSKAL HERRIKO PROBINTZIAK ETA HIRIBURUAK

NIRE TXOKO KUTTUNA

EGUN ON LAGUNOK!!

    Ni Maider naiz, aurtengo lehenengo gaia aurkeztera nator.

    Bere izena "Nire txoko kuttunada. Bertan gauza berri asko ikasiko ditugu, adibidez: Euskal Herriko probintziak eta hiriburuak, auzo mota desberdinak, gure auzoa identifikatzen eta bertan aurkitzen ditugun zerbitzuak. Honekin batera lekuen deskribapena egiteko hainbat eduki interesgarri ikasiko ditugu.

 HASTERA GOAZ!!

2015/11/21

TXOKO ZURIA

 Gehienek dakizutenez, txanela proiektuaren barruan "txoko zuria" izeneko atal bat dugu. Ikasleak etxetik objektu desberdinak ekartzen dituzue bertan jartzeko.
     Klase bakoitzen "txoko zuria" izeneko leku berezi bat dugu eta lantzen ari den gaiaren arabera apaintzen dugu.
     Ikasleak objektuak ekartzen dituzuenean guztien aurrean aurkezpen txiki bat egiten duzute.

ANIMATU GUZTIAK PARTE HARTZEN!!!



2015/11/20

EUSKARAREN EGUNA

  Hona hemen 2015eko euskararen egunerako aukeratu den abestia!!


AURKEZPENA


KAIXO LAGUNOK, ONGI ETORRI 3.MAILARA!!


    Jada dakizutenez, aurten txanelako liburu berriak dituzue eta hoiekin batera pertsonaia berriak ere!

Ni, Mei-Li naiz, eta zuekin batera egongo naiz ikasturte honetan zehar. Baina ni ez nago bakarrik, besta lagun asko etorri dira zuekin egotera eta ikastera.  Prest zaudete?
   
    Nirekin batera Kleo, Maider, Morgan, Xabier, Martin eta Xarpa daude.

TAILERREN AURKEZPENA

          Jada dakizutenez aurten 3.mailan plastika egin beharrean tailerrak egitea erabaki dugu. Modu honetan klase desberdinetako ikasleak haien artean nahastu eta hobeto ezagutzeko aukera izango dute ekintza desberdinak egiten dituzten bitartean.

          Lau tailer desberdin egiten ari gara, marrazketa, informatika, joskintza-marrazketa eta sukaldaritza.